top of page

 

Txosten honen bitartez gure lanaren berri eman nahi dizuegu eta, Oarsoaldeak burutzen dituen jardueren inguruko informazioa jendaurrean jarriz,  2015 an zehar gertatutakoa zuekin elkarbanatu nahi dugu.

 

Eskualdearentzat etorkizun hobea sortu nahia, ilusioa eta lana izan dira, aurten ere, hainbat eta hainbat erakunderen, enpresaren eta norbanakoren konfiantza eskuratzen eta mantentzen lagundu digutenak.

 

Aurten Oarsoaldean aurrerapauso kualitatibo garrantzitsua eman nahi izan dugu beste zenbait eragilerekin izan dugun lankidetzari dagokionez. Gure lurraldearen aldeko lanean, lankidetza horien bilaketa etengabea izan da gure eguneroko jardunean.

 

 

 

 

 

Hitz gutxitan

​Oarsoaldea,  Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalen Eskualdearen Garapenerako Agentzia da.  1993.urtean sortu zen eskualdearen garapen iraunkorra sustatzeko.  Gaur egun tokiko erreferentzia gara pertsona langabetuei, ekintzaileei, enpresei, herritarrei eta bisitariei zerbitzuak eskaintzeko orduan.

 

​

Gure eskualdearen etorkizunari lagunduz, ilusioz zerbitzuak eskaintzen eta proiektuak garatzen dituzten pertsona guzti horien inplikazioa eskertu nahiko genuke. Agentziaren funtzionamendu egokia ahalbidetzen duten pertsona, enpresa, erakunde eta agente guztiei: eskerrik asko.

Oarsoaldea

Oarsoaldean, lankidetzan dihardugun programa desberdinen bidez ekonomia- eta gizarte- garapenarekin zerikusia duten erakunde publiko nahiz pribatuekin.

Eskertu nahi dugu

bottom of page