
Euskara
2015 eko emaitzak

gure helburuak
Gure eskualdean euskararen ezagutza eta erabilera handitzea
Haur eta gazteen artean euskararen erabilera handitzea, batik bat
gure mehatxua
Gaztelaniarako inertziak eta gaztelaniazko hizkuntza-ohiturak
etorkizuneko gure erronka
Eskualdean euskara normalizatzearen aldeko inertziak eragitea eta euskaldunen saretzea bultzatzea, koordinazioaren eta zeharkako lerroen bitartez
2015eko proiektuak
Eskola-ordutegitik kanpoko jarduerak euskaraz izatearen garrantzia nabarmentzeko lana, euskarazko ohiturak ezartzeko erabilera sustatzeko lana.
Gazteentzako Motxian Eby Esketx Lehiaketa
Merkataritzan, ile-apaindegien sektorean
Lan-munduan egindako lana (praktikak enpresetan),
Oarsoaldeako lan eremuan euskara sustatzeko plana (OLA plana)
​
2015. urtean, lan eremua euskalduntzearen izaera estrategikoari buruzko hausnarketa burutu dugu. Egitasmoari bultzada berri bat ematea adostu zen eta birsustatze prozesua hasi zen. Egungo ekitaldian ikusten ari gara lehen urratsak.
Mintzagun ekimena; tailerrak euskaltegietan eta ikasleentzako jaia
Etorriberriak euskarara hurbiltzeko lan-munduarekin loturiko modulazio bereziko euskara ikastaroak (Euskara Plus).
2015eko ondorioak
Positiboak
Gazteen eskolaz kanpoko esparru desberdinetan lan egin dugu, hizkuntza ohituretan eragiteko (enpresetako praktikak, kirol eskaintza, esketx lehiaketa…).
Merkataritzarekin azken urteetan egin den lanari jarraipena eman zaio eta parte hartu duen ile-apaindegi kopurua handia izan da.
Euskaltegietan gai desberdinei buruzko tailerrak ikasketa programan txertatzea lortu da, eta eskualdeko zentro desberdinen arteko ikasleen topaketek euskaraz hitz egiteko gune berriak ekarri dizkie.
Hobetzekoak
Euskararen transmisioan eragiten duten programen egonkortzea.
Euskaldunen eta euskara normalizatzeko indarrean dauden ekimenen saretzea eta elkarreragina sustatu sinergiak sortzeko.
Euskara, balio hezitzaile eta parte-hartzaileekin uztartzea.

