

Mikroenpresentzako laguntza
2015eko emaitzak
gure helburuak
Gure lurraldera enplegua eta aberastasuna ekarriko duten enpresen sorkuntza sustatu eta laguntzea
gure mehatxua
Ziurgabetasun ekonomikoa
gure etorkizuneko erronka
Oarsoaldeko ekosistema ekintzailearen sorkuntzan laguntzea. Proiektu berritzaileen sorkuntza bultzatzea
Eskualdearentzat estrategikoak diren jarduera eta sektoreen sustapenean laguntzea
Ekintzaileen proiektuetan balore berriak eranstea.
2015eko proiektuak
Habian!
Teknologia eta lan kreatiboekin erlazionatuak dauden etorkizuneko lanak sortzeko hazitegi kolaboratibo bat da, Errenteriako Torrekuan eraikinean kokatuta.
Habian! Fabrika Kreaktiboa
Sorkuntzan oinarritzen diren ofizioentzako elkarlanean aritzeko tailerrek osatzen dute proiektu hau. Bertan lan egiteko aukera, salmenta zuzenerako guneak, oinarrizko makineria eta ekipamenduak eta aholkularitza zerbitzuak eskainiko dira.
Habian! Teknologia Kreaktiboa
Teknologia berrietan espezializatutako enpresa eta laguntza zein aholkularitza jasotzen ari diren ekintzaileen proiektu berriak elkarrekin ariko dira proiektu honetan.
CORE sormen sektorea
Core proiektuaren bidez sormen sektorean dauden askotariko enpresetara gerturatu ahal izan gara.
Ekiteko-Ekitera eta Ekitera-Plus
Errenteriako Udalak 2025eko Errenteriako Plan Estrategikoan oinarrituta, jarduera ekonomikoa eta ekintzailetza sustatzeko 2015ean hiru diru-laguntza programa jarri zituen martxan, Ekiteko, Ekitera eta Ekitera-Plus.
2015eko ondorioak
Krisiak ekintzaileengan ziurgabetasun handia eragiten jarraitzen du. Bidean gelditzen den proiektu kopuruak handia izaten jarraitzen du. Hala ere, aurreko urteko datuekin alderatuta, bukaeraraino kopuru antzeko proiektu heltzen dela ikus daiteke, eta sortu den enpresa kopuruak zerbait ere gora egin duela nabari daiteke.
Ekintzailetasuna lan aukera gisa ulertzen da, baina diru-laguntza eskasia eta ziurgabetasun ekonomikoa etsigarri dira bidea egiten ari diren askorentzat. Funtsezkoa da ekintzaileak gaur egungo lan-moduekin aritzea, bizi dugun aldaketa garaiarekin bat egiteko. Balore berrien baitan sortutako proiektuak bultzatu nahi dira, kolaborazioa, lankidetza, solidaritatea,, …
Positiboak
-
2015ean 2014ko proiektu kopurua mantendu da.
-
Ekintzailetasuna erraztu dugu: esperientzia ekintzailea errazten ahalegindu gara, bidea lagun gehiagok egin du eta lan-tresna samurragoak eta berritzaileagoak txertatu ditugu.
-
Habian! Proiektu berria sortu dugu, hazitegi kolaboratiboa, baliabide gehiago eskainiz ekintzaileei
-
Lanbide Heziketa Zentroekin elkarlana handitu dugu: AEG, Zubiri Manteo, Easo Politeknikoa, Don Bosco.
-
Ekiteko, Ekitera eta Ekitera Plus diru-laguntza programak
Hobetzeko
-
Ekintzaileentzat erreferentzia bihurtu
-
Bestelako erakundeekin lankidetza areagotu
-
Ekintzaileen proiektuetan balore berriak landu
-
Ekintzaileen komunitatea sortzea
​

