top of page

2015 eko emaitzak

Industria Sustapena

​

Gure helburuak

 

Gure ETEei indartzen lagundu, Agentziaren bitartekaritza lan dinamizatzailearen bidez enpresen artean eta hauen eta ezagutza sortzen den guneen artean berrikuntza eta  elkarlana sustatuz. Negozio aukera berriak garatzen eta maila global batean merkatu berrietan sartzen lagundu nahi diegu eta egoera zail batean daudenei  arreta eskaini nahi diegu.

Gure mehatxuak

 

Ziurgabetasun ekonomikoa, enpresen tamaina txikia, bezeroenganako orientazio urria eta  estrategi ikuspuntu eza.


Gure etorkizuneko erronka

 

Berritzailea eta elkarlanerako irekia den Industria ehun bat sustatzea, pertsonak eta ezagutza erakundeen oinarrizko kapital bezala kokatzen dituena, enpresen balio kateak osotasunean ulertzen dituena, merkatu berrietan sartzeko produktu edo zerbitzu berriak garatu edo hobetuko dituena, bere aukerak aprobetxatzen dituena,bezeroei eta lurraldeari balioa ematen dien ikuspuntu batetik.

2015eko proiektuak

 

Garaituz II proiektua edo talka plana, egoera larrian dauden enpresei laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Bigarren fase honetan ekintzak planak gauzatzen dira. Horretarako EHU eta TKNIKAren lankidetza izan da. 15 enpresek parte hartu dute.

 

Core proiektua:

Plastiko-kautxu, itsaso-ontzigintza eta sormen sektoreen balio katearen analisia. Taldekako eta banakako elkarrizketak. 30 enpresek parte hartu dute.

 

Hegan Tier:

Aeronautiko sektorean ez dauden, baina horretarako gaitasuna duten enpresen antzematea eta beraien jarduera sektore horretara bideratzeko ibilbide orriaren diseinua. 30 enpresek parte hartu dute.

 

Smart Pack:

elikagai sektorerako ontzi adimentsu batean oinarrituriko negozio aukera berri baten garapena eta ondorengo prototipo baten garapena, bertan funtzionaltasunen, bezeroen eta merkatu frogen azterketa sartuz. 4 enpresek parte hartu dute.

 

Basque Titanium Alliance:

Titanio eta bere aleazioez eginiko barrak eta hodiak ijezteko faktoria bat ezartzeko bideragarritasun plana.

 

ETEn nazioartekotze ekintza plana:

 kanpoko merkatuetan sartzeko ibilbideak hasten edo indartzen dituzten ETEei laguntza.15 internazionalizazio diagnostiko, 11 ibilbide orri eta 6 ibilbide orrien jarraipenak egin dira.  10 enpresek parte harturiko bi prestakuntza saio eta 11 enpresek parte harturiko herrialde/jardunaldi (Colombia) bat egin dira. Artisau, elikagai eta turismo sektoreko enpresen arteko elkarlan hiru tailer habian jarri dira eta artisau eta elikagai sektoreetako aholkularitza espezializatuarekin lanean jarraitu da. Lyoneko Shira elikagai azoka bisitatu da.

 

Sektore anitzak elkartu eta kooperatzeko Eskualdeko Plana:

​

Enpresen beharrak eta interesak ezagutzeko poligonoz poligono gerturatzea, elkarlanerako aukerak aurkitzeko asmoarekin. 13 enpresek parte hartu dute.

 

Don Bosco eta Oarsoaldearen artean elkarlana hitzarmenaren sinadura, 3D inpresio teknologia enpresen artean sustatzeko.

 

Diru laguntzei buruzko informazio orokorra:

Enpresei laguntzeko programa desberdinei buruzko zabaltze leihatila.

 

Mapa Birtuala-GEIS:

Enpresen Informazio geografiko sistema, Googelekin lotura duena, enpresak aurkitu ahal izateko eta beraiei buruzko informazioa eman ahal izateko, parte hartzen duten balio kateak barne (Oarsoaldea, Debegesa eta Goiekirekin elkarlanean)

 

Adimen Lehiakorra proiektuaren hasiera:

Eskualdeko enpresei adimen lehiakorreko sistemen erabilpenaren inguruan sentsibilizatzea. Helburua 15 enpresen parte hartzea da.

 

Gipuzkoako Elikagai Industrigunea proiektuaren hasiera:

Elikagai balio kateko enpresentzat proiektuak sortzeko lagungarri izan daitezken zerbitzu bateratuen estrukturazioa, bertan zerbitzuen horien definizioa, kudeaketa eredu bat eta finantzazioa egingo delarik. Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Donostia-Beterri, Urola Kosta eta Debegesak parte hartzen dute.

 

Sinbiosi Industriala proiektuaren hasiera:

Hondakin industrialen mapa bat egin eta beraiei loturiko balio kateen analisia.Helburua da sinbiosi industrialari loturiko negozio aukerak aurkitzea, berezko metodologia bat sortuz negozio eredu berriak definitu ahal izateko. Goieki, Loiola Fundazioa, Oarsoaldea eta Tecnaliak parte hartzen dute.

 

Lur Industriala:

Eskaintza publikoa sortu, Industrialdea elkartean dugun partaidetzaren bidez. Informazioa eman eskualdean erabilgarri dagoen lurzoru eskaintzari buruz.

Nabalaldea poligonoaren betetze maila. 30 pabilioitik 22 okupaturik daude, 8 geratzen dira libre.

 

Hiri-behatokia:

 4 aldizkari argitaratu eta kontsulta pertsonalizatuak egin dira. Itsas faktoriaren talka ekonomikoaren ikerketa egin da.

​

 

2015 eko ondorioak

​

Positiboak

Agente arteko erlazioen sendotzea, proiektuak eta beraien ikasketa prozesuak eginez.

 

Eskualdeko enpresen inplikazioa lankidetza eta dibertsifikazio teknologikoaren esparruko proiektuetan, eta enpresen nazioartekotzea sustatzeko planetan.

 

Egoera ahulean dauden enpresei laguntza.

 

Eskualdeko enpresa ehunaren ezagutzan sendotasuna, eskualde eta enpresei balioa ematen dien proiektuetan gauzatuz.

 

Hobetzeko

Lankidetza proiektuetan parte hartzen duten eragileen artean koordinazioa hobetzea.

hemen aurkituko gaituzu:

 

Industria sustapena

 

Astigarragako bidea, 2
Mamut Bulego eraikina, 2. solairua
20180 OIARTZUN
Telefonoa : 943 494 129

empresas@oarsoaldea.net

bottom of page