
Hiri berriztapena eta mugikortasuna
2015 eko emaitzak

gure helburuak
Herriguneak aktibatu eraikin eta gune publikoak birgaituz eta hauen jarduerak biziberrituz.
Mugikortasuna planifikatu kotxearen eragin orekatuago bat bilatzeko.
gure mehatxua
Garraio kolektiboak duen irudi soziala kotxearen aldean.
gure etorkizuneko erronka
Bertakoen bizi-kalitatea hobetzen eta kanpokoen irudia edertzen lagundu.
Ikusmira kolektiboa duen mugikortasuna sustatu banakakoaren aurrean.
gure aukera
Birgaitzea eraikuntzaren sektorean duen pisua asko areagotu izana.
2015eko proiektuak
Eskualdeko birgaitze batzordearen koordinaketa.
IDAEko (Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía) dirulaguntzak eskualdera bideratu.
Birgaitzeko Elkarte Urbanistikoen Foroan parte hartu birgaitze estrategiak garatzeko.
Errenteriako Erdigune Historikoaren Biziberritzerako ekimenak martxan jarri:
-
Berriztapen bulegoa hirigune historikoan bertan martxan jartzeko kudeaketa.
-
Hirigune historikoaren azterketa sozio-demografikoarekin Plan Bereziaren datuak eguneratu.
REDVERT, Euskal Euro-hiriko korridore ekologikoen elkar plangintzarako proiektuan parte hartu.
Mamut merkatalgunearen jarduerak legeztatzeko proiektua.
Foru Aldundiko aurrekontu partehartzaileetatik gure eskualdean sortutako Auzolan eta Herrigintza egitasmoak garatu.
Lezotik Donibanerako bidegorria eraikitzeko proiektuaren birmoldaketari jarraipena.
Oarsoaldeako Taxi Batzordearen koordinaketa.
Gipuzkoako bizikletaren kontseiluan parte hartu
​
​
2015eko ondorioak
Positiboak
Fatxada eta teilatuen portaera energetikoa hobetzeko dirulaguntzen errefortzuak aukera eman digu berriztapenari eraikinen erosotasunaren eta energia- eraginkortasunaren balioa eransteko.
Hobetzeko
Birgaitzeko obra bati aurre egiten dieten jabe elkarteei zuzendutako aholkularitza sendotu behar da ziurtatzeko informatuta daudela erabakiak hartu baino lehen

