top of page

Enplegua

2015 eko emaitzak

gure helburuak

 

Lana bilatzen dabiltzan pertsonen akonpainamendua egin eta beren enplegagarritasuna hobetzen lagundu, eta gure lurraldeko enpresen giza baliabideak prestatu eta hautatzen lagundu, aberastatsuna eta enplegua sortzeko gai izan daitezen.

 

gure mehatxuak

 

Langabezia tasa eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren ereduaren indefinizioa.

 

 

gure etorkizuneko erronka

 

Gure eskualdean kalitatezko enplegu egonkorraren sorkuntzan laguntzea.

 

 

 

2015ko proiektuak

 

 

Enplegu Planak:

 

Lanbidek eta Udalek diruz lagundutako enplegu planen bidez 69 pertsona langabetu kontratatu ahal izan dira gizarte-onura lanetarako.

 

 

Enpresa pribatuetarako kontratazio laguntzak:

 

Eskualdeko langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak bideratzeko bi egitasmo kudeatu ditugu: 

  • Lehen Aukera egitasmoaren bidez 30 urte azpiko 25 gazte kualifikaturen kontrataziorako diru laguntzak bideratu dira.

  • Lanbideko Kontratazio Laguntzen egitasmoaren baitan, eskualdeko 15 pertsona langabeturen kontrataziorako diru laguntzak bideratu dira.

 

 

“Kokatu” egitasmoa:

 

Eskualdeko Gizarte Zerbitzuekin batera diseinatu eta kudeaturiko egitasmo esperimentala, gizarte bazterketa arriskuan dauden emakumeen lan munduratzea bilatzen duena enpresa arruntetan, honetarako aurre-prestakuntza, lan postuan laguntza eta kontratazio laguntzak bideratuaz.

Guztira, egitasmo honen bidez 27 emakumek lortu dute enpresa pribatuetan gutxienez 6 hilabeteko kontratazioa izatea. Egitasmoa amaitu ondoren, partehartzaileen %37,5ak lanean jarraitzeko aukera izan da.

 

 

“Hazi” egitasmoa:

 

 30 urte azpiko gazte kualifikatuei zuzenduriko enpresa praktika programa. Guztira 40 gaztek parte hartu dute eta hauetariko %87,5ak lana lortu du egitasmoa amaitu denean.

 

 

 

2015ko ondorioak

 

Positiboak

 

  • Enplegu plan ezberdinen exekuzioa, guztira 69 pertsona langabetu kontratatzea ahalbidetu duena

  • Kokatu bezalako lan munduratze eta gizarteratze egitasmo experimentalak bultzatzeko egin den udal apostua.

  • Hazi bezalako gazteei zuzenduriko prestakuntza programak izan duen arrakasta, partaideen %87,5ak lana lortzeko aukera izan duelarik.

  • Kudeatu diren lanpostu kopurua: azken urteetako jeitsieraren ondoren, aurten kudeatu den lanpostu kopuruak nabarmen gora egin du, aurreko urtearekiko %36 hain zuzen ere.

  • Gure langabezia tasak arinki behera egin du.

 

 

Hobetzeko

 

  • Trantsiziozko beste urte bat, enplegu politika aktiboen indefinizioa dela eta; Lanbideren Plan Estrategikoak eta arduradun politikoekin izandako bilerek ez digute argitu zein den martxan jarri nahi den eredua ez eta garapen agentziek honetan izango dugun papera ere.

  • Lan merkatutik urrun dauden pertsonei zuzenduriko enplegu baliabideen eskasia.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

hemen aurkituko gaituzu:

                                                                

Enplegu eta enplegu zerbitzurako zentroa

 

 

Olibet 6, etxabea
20100 ERRENTERIA
Telefonoa: 943 510 200
e-maila: olibet@oarsoaldea.net

bottom of page