top of page

Proiektu estrategikoak

Albaola, euskal itsas faktoria

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

 

 

Itsasontzi historikoen eraikuntza da Ondartxon (Pasaia, Gipuzkoa) kokatzen den Albaola, Itsas Kulturaren Euskal Faktoriaren jarduera nagusia. Itsasoko artisau-teknologia berreskuratu eta balioan jartzen den gune berritzailea da. Une honetan XVI. mendeko galeoi baten erreplikaren eraikuntza lanetan murgilduta daude, San Juana hain zuzen. Jendaurrera irekia dago faktoria, eta dinamismoa, ekintzen aniztasuna eta nazioarteko proiekzioa ditu bereizgarri.

 Garaiko teknikak eta materialak erabiliz, San Joan baleontziaren erreplika bat eraikitzea da proiektuaren ideia garrantzitsuena. Honela, ogibide tradizionalak berreskuratu, lanpostuak sortu eta eraikuntza eremua, garrantzia handiko ekipamendu kultural eta turistiko bihurtzea lortu du Albaolak. San Joan baleontziaren eraikuntzak, bisitari kopuru handi bat erakartzeko gai den produktu turistiko integral bat sortzeko aukera eman du.

​

​

​

​Habian!

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Ekonomia sortzailearen inguruan ekintzailetza eremu berriak. Ekintzailetza Kooperatibo/Kolaboratzaile eta Sektore anitzeko Polo baten sorkuntza Errenterian.

Prestatzeke dagoen Ekintzailetza Poloak, eskualdeko DNA sortzailean eta berritzailean bildu daitezkeen jarduera guzti horien eredu kolaboratzaile eta kooperatiboak sustatzea bilatzen du.

Torrekua eraikineko egokitzapen lanak garatu dira, hau martxan jarri ahal izateko eta entitate, erakunde eta, orokorrean, herritarrei proiektu honi buruzko informazioa komunikatzeko lana hasi da 2015. urtean zehar.

Pasaiako badiaren biziberritze prozesua

Pasaiako Badiaren biziberritzea Gipuzkoa eta Euskadiko erronka handietako bat da. Gure lurralde osoaren garapen sozioekonomikoari ekarpen handia egiteko ahalmena du eta espazio zentral eta aukera sortzaile bilaka daiteke. Hau lortzeko lanean jarduten jarraitzen dugu eta honi lagunduko dieten proposamen eta ekimenak sortzen.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​Kokatu

​

​

​

​

​

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eskualdeko gizarte zerbitzuekin batera diseinaturiko eta kudeaturiko egitasmo esperimentala da,  formakuntza jaso ondoren, lanpostuko laguntza propioa eskainiz eta kontratazioa bideratzen lagunduz, gizarte bazterketa arriskuan dauden emakumeak lan munduan txertatzea eta gizarteratzea bilatzen duena.

 

 

Energia

​

​

​

​

​

​

​

​

 

 

 

 

 

 

Lehen aldiz ekin zaio, Agentziaren jarduera eremuaren barnean, energiaren gaiari eta, hau, zentzu ezberdinetan landu da:

  • 2014. urtean, Oarsoaldean, aurrekontu parte hartzaileen prozedurak, energiarekin lotutako arazoek zekarten herritarren ardura nabarmendu zuen, gizartearengandik hurbilen dauden erakunde publikoek, arazo honen konponbidean, aktiboki jarduteko joera barneratzearen eskariaz gain. Eskari honi esker, Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen Sailak, 2015ean beharrezko baliabide ekonomikoak eman zizkion Oarsoaldeako energia plana gauzatzeko, diagnostiko eta eskualde mailako ekintza plana burutuz.

 

  • Gipuzkoako Aldundiak sustaturiko egitasmo baten bidez, eskualdeko energiaren balio katearen analisia garatu da, Gipuzkoako energia sektoreko enpresa txiki eta ertainen parte hartzea areagotzeko helburuarekin.

 

  • Gipuzkoako beste 6 garapen agentziekin batera, Botere Berdea egitasmoa garatu da, hau ere, Gipuzkoako Aldundiaren laguntza ekonomikoarekin. Energia aurreztuz, garapen sozioekonomiko jasangarri baten eredua diseinatzean oinarritu da proiektu hau, Gipuzkoako ekonomia jasangarri baten inbertsio-funts bat sortarazi ahal izateko. Analisi juridikoa burutu eta Funts horrek eduki ditzaken oinarriak definitu dira. Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Donostia-Beterri, Debegesa, Iraurgi Lantzen eta Goiekiren arteko kooperazioan landu da.  ​

​

 

 

 

Oarsoaldeako lan eremuan euskara sustatzeko plana  (OLA plana)

​

​

​

2015. urtean, lan eremua euskalduntzearen izaera estrategikoari buruzko hausnarketa burutu dugu. Egitasmoari bultzada berri bat ematea adostu zen eta birsustatze prozesua hasi zen. Egungo ekitaldian ikusten ari gara lehen urratsak.

​

​

Gipuzkoako elikagai industrigunea

​

​

Elikagaien balio kateko enpresei balioko dieten proiektuak sortzeko zerbitzu integratzaile talde bat egituratu da egitasmo honetan, zerbitzu horiek definituz eta kudeaketa eta finantzaketa eredua gehituz. Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Donostia-Beterri, Urola Kosta eta Debegesaren arteko kooperazioan garatu da proiektu hau.

​

​

Sektore aeronautikoa

​

​

​2015ean garatutako bi proiektu ezberdinen bidez, sektore aeronautikoko gaitasunengan hurbilketa bat egin da,

  • HEGAN TIER: Gaur egun sektore aeronautikoan ez dauden, baina egoteko gaitasunak dituzten enpresen identifikazioa eta beren jarduera sektore horretara bideratuko duen ibilbide orriaren diseinua.

 

  • BASQUE TITANIUM ALLIANCE: Titaniozko soldadurarik eta bere aleaziorik gabeko barra eta hodien ijeztze beroko fabrika baten ezarpenerako negozio plana.

bottom of page