
Turismoa
2015eko emaitzak

gure mehatxuak
Tradizio industrialeko eskualdea da gurea eta turistikoki ez da inguruko eskualdeak bezain ezaguna.
Turistek Euskadin egiten duten bataz besteko egonaldia 2,60 egunekoa da, eta honek turistak gure eskualdera erakartzeko aukerak murrizten ditu.
gure aukera
2015ean Euskadik jasotako bisitari kopurua eta gaualdi kopurua inoizko altuena izan da. Gipuzkoan gastu turistikoa BPG-aren %7,4a da, Euskadikoa baino 1,6 puntu handiagoa.
Donostiak gero eta bisitari gehiago jasotzen du eta, 2016 urtean Europako Kultura hiriburua izango dela eta, aurreikuspenak hobeak dira.
Gure eskualdea Donostiatik oso gertu dago eta errepidez, oinez edota garraio publikoan konexioak onak dira.
gure etorkizuneko erronka
Oarsoaldea eskualdea lehentasunezko eta kalitatezko destino bilakatzea, euskal kostaldearen eremuan eta Donostia bisitatzen dutenen abiapuntu edota plan osagarri bezala.
2015eko proiektuak
Sailak martxan jarritako ekintzen artean hauek nabarmentzen ditugu:
Sektore pribatuarekin programak:
Jomugan Kalitate Turistikoaren Sistema Integrala eta IKTen erabileran Jardunbide Egokiak.
Produktu turistiko tematikoak:
Itsas kultura (Albaola (38.000 bisitari/ 2015), natura mahaia, Aiako Harria- Arditurri produkuta (16.235 bisitari/ 2015),
Konexioak:
kruzeroei harrera informazio puntua jarriz, Donostia-Pasaia katamarana,Igarotze eta kortesia-amarratze zerbitzua.
Sustapen turistikoa:
web orriaren posizionamendua hobetzeko ekintzak, sare sozialak, azokak, foileto berriak, fam press, fam trip, mailing, etab.
2015ko ondorioak
Positiboak
-
Turismo bulegoetan bisitari kopurua %11 igo da.
-
Web orri turistikoan jasotako bisitak %82 igo dira.
-
Sektore pribatuarekin lan garrantzitsua ari gara egiten, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko eta produktu turistiko berriak sortzeko.
-
Proiektu eta aukera turistiko berriak: Albaola Faktoria, kruzeroak, etab.
Hobetzeko
-
Herrien irudia eta irisgarritasuna.
-
Gure baliabideen kanpo-sustapena.
-
Desestazionalizazioa
hemen aurkituko gaituzu:
Errenteriako Turismo Bulegoa
Madalen 3
20100 ERRENTERIA
Telefonoa: 943 494 521
e-maila: turismoa@oarsoaldea.eus
www.oarsoaldea-turismoa.eus
Pasaiako Turismo Bulegoa
Donibane 63
20110 PASAI DONIBANE
Telefonoa: 943 341 556
e-maila: turismoapasaia@oarsoaldea.eus
www.oarsoaldea-turismoa.eus
Neguko ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00. Igandeak: 10:00-14:00.
Aste Santua, Uztaila eta abuztua: astelehenetik igandera 9:00-14:00 / 16:00- 19:00.
Abenduak 24, 25, 31, urtarrilak 1 eta 6an itxita.




